Kaixo!
Aurreko tutoritza saioan zenbait dinamika egiten aritu ginen, hemen argazkiak:
2018(e)ko azaroaren 4(a), igandea
2018(e)ko urriaren 23(a), asteartea
PAGOETARA IRTEERA
Kaixo lagunak!
Gaur irteera izan dugu Pagoetara. Anoetako lagunekin batera joan gara eta oso ondo pasa dugu.
Edurneren laguntzarekin eta jolasen bitartez landare eta zuhaitzei buruzko gauza asko ikasi ditugu eta oso lagungarriak izango zaizkigu gelan egingo ditugun lanetarako.
Primerako eguna izan da!
2018(e)ko urriaren 8(a), astelehena
ASTEKO EGUNAK
Kaixo lagunak!
Euskarako azken saioetan asteko egunen inguruan hitz egiten aritu gara. Gure hizkuntza eta euskalkian nola esaten direnez gain, beste euskalki eta gelan ezagutzen ditugun hizkuntzetan nola diren ikasten aritu gara (arabieraz, portugesez, gazteleraz...) Eta nola ez, zeinu hizkuntzan ere bai!
Ikusi zein ondo moldatzen garen!
KIVA eguna
Ostiralean KIVA eguna ospatu genuen ikastolan. Goizean gelan ibili ginen jarduera desberdinak egiten eta arratsaldean guztiok batera ekintza handi bat egin genuen.
BARATZA
Kaixo!
Aurreko ostegunean baratzan izan ginen garaiko barazkiak landatzen. Aitzurra hartu eta gustura ibili ginen eskarola, tipula... landatzen.
Aurreko ostegunean baratzan izan ginen garaiko barazkiak landatzen. Aitzurra hartu eta gustura ibili ginen eskarola, tipula... landatzen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Gaurko inguruneako saian nahasteekin ibili gara. Sustantzia ezberdinak hartu eta nahastu ditugu gero, ondorioak ateratzeko.





