2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

TUTORITZA

Kaixo lagunak!

Atzoko tutoritza saioan, eguraldi ona aprobetxatuz kalera atera ginen LH6ko lagunekin batera jolasak egitera. Ederki ibili ginen!

2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

BARATZA

Kaixo!

Ostiralean gogor aritu ginen lanean baratza txukuntzen; belar txarrak kentzen eta landatzeko prestatzen. 

Tartean TXIRRITX azaldu zitzaigun eta txirritx geleakoei beraien laguna erakustera ere joan ginen.

2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

BERTSO EMANALDIA

Gaurkoan bisita berezia izan dugu...

                                   



...Unai Mendizabal eta Haritz Mujika etorri zaizkigu bertso emanaldi bat eskaintzera.


Oso gustura egon gara! Eskerrik asko eta badakizue non gauden hurrengo baterako ere!

TUTORITZA

Kaixo lagunok!

Aste honetako tutoritza saioan LH6ko lagunekin batera zenbait dinamika eta jolas egin ditugu, eta ederki ibili gara!  Ondoren gelara itzuli eta gelakide bati marrazki polit bat egin diogu mezu eta guzti!



2018(e)ko irailaren 10(a), astelehena

PROBENTZIOAREKIN JARRAITUZ

Gaur, ostiralean hasitako probentzioarekin jarraitu dugu baina, gaurko honetan LH4 eta 6koekin batera aritu gara altxorraren bila herrian zehar. Ikusi nahi aurkitu dugun altxorra?

2018(e)ko irailaren 7(a), ostirala

LEHEN EGUNA

Kaixo!!

Hasi dugu ikasturtea!! Dakizuen bezala, azken urte hauetan, lehen egunetan liburuak alde batera utzi eta taldea indartzeari ematen diogu garrantzia. Horretarako zenbait jolas eta dinamika egin ditugu, hona hemen gaurko argazkiak.


Astelehenean gehiago!

2018(e)ko irailaren 6(a), osteguna

ONGI ETORRI!!!

Kaixo lagunak!

Ongi etorri hastear dugun ikasturte berri honetara! Bi opor hilabete hauek pasa ondoren iritsi zaigu berriro ere elkar ikusteko unea.

 Asko ikasteaz gain, jolastu eta ondo pasatzeko tartea izango dugu eta blog honen bitartez guzti hori zuei erakutsiko dizuegu.

 Ongi etorri 5.mailara!

AZKEN EGUNA

ONDO PASA OPORR AK!