2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

SAHARAKO MATERIAL BILKETA

Kaixo!

Aste honetak Anoetako ikastolako DBH4ko ikasleak etorri zaizkigu Saharako material bilketari buruzko azalpena ematera.

Kanpainaren barruan, Saharako Tinduf kanpamendurako materiala bilduko dugu: 
  • Egoskariak: dilistak, babarrunak, garbantzuak... 
  • Azukrea
  • Kontserbak (sardinak, atuna, antxoak, melokotoia, piƱa …)
  • Arroza eta pasta.
  • Konpresak eta eskolako materiala. 
Horretarako, urtarrilaren 10tik urtarrilaren 25era bitarteko egunak izango ditugu.

Asko eskertuko dute gure laguntza!





GABONEN ONDORENGO PROBENTZIOA

Gabonetako oporrak bukatu ondoren eta lanean hasi aurretik taldea sendotzeko zenbait jolas egin genituen. LHko ikasle guztiak nahastuta ibili ginen ikastolan zehar jolasean.

Oso gustura ibili ginen!


2018(e)ko abenduaren 19(a), asteazkena

LAGUN EZKUTUA

Kaixo!

Gaur lagun ezkutuko opariak eman dizkiogu elkarri gelan. Oso opari politak izan dira, artista batzuk zarete!!!

2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

INGURUNEAKO AURKEZPENAK

Kaixo!

Atzo LH6ko lagunekin elkartu ginen eta elkarri ingurunean lehen ebaluaketan zehar ikasten aritu garena azaldu genion. 


SAHARAKO MATERIAL BILKETA

Kaixo! Aste honetak Anoetako ikastolako DBH4ko ikasleak etorri zaizkigu Saharako material bilketari buruzko azalpena ematera. Kanpa...