Eskola Kirolean parte hartzen duten Tolosaldeko ehunka haurrek parte hartu dute gaur goizean Trianguloan egin den Haka dantzan. Kirolean izaten den indarkeriaren kontrako mezua sendotu dute, eta kirolaz gozatzeko eskubidea denek dutela aldarrikatu dute.
2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena
2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena
SAHARAKO MATERIAL BILKETA
Kaixo!
Aste honetak Anoetako ikastolako DBH4ko ikasleak etorri zaizkigu Saharako material bilketari buruzko azalpena ematera.
Kanpainaren barruan, Saharako Tinduf kanpamendurako materiala
bilduko dugu:
- Egoskariak: dilistak, babarrunak, garbantzuak...
- Azukrea
- Kontserbak (sardinak, atuna, antxoak, melokotoia, piña …)
- Arroza eta pasta.
- Konpresak eta eskolako materiala.
GABONEN ONDORENGO PROBENTZIOA
Gabonetako oporrak bukatu ondoren eta lanean hasi aurretik taldea sendotzeko zenbait jolas egin genituen. LHko ikasle guztiak nahastuta ibili ginen ikastolan zehar jolasean.
Oso gustura ibili ginen!
2019(e)ko urtarrilaren 7(a), astelehena
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
-
Kaixo!! Inguruneako gaia bukatzeko herbarioak egiten aritu gara. Ikusi zein politak geratu zaizkigun!