2019(e)ko otsailaren 6(a), asteazkena

2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

ERRESPETUA DA GARRANTZITSUENA

Eskola Kirolean parte hartzen duten Tolosaldeko ehunka haurrek parte hartu dute gaur goizean Trianguloan egin den Haka dantzan. Kirolean izaten den indarkeriaren kontrako mezua sendotu dute, eta kirolaz gozatzeko eskubidea denek dutela aldarrikatu dute.




2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

SAHARAKO MATERIAL BILKETA

Kaixo!

Aste honetak Anoetako ikastolako DBH4ko ikasleak etorri zaizkigu Saharako material bilketari buruzko azalpena ematera.

Kanpainaren barruan, Saharako Tinduf kanpamendurako materiala bilduko dugu: 
  • Egoskariak: dilistak, babarrunak, garbantzuak... 
  • Azukrea
  • Kontserbak (sardinak, atuna, antxoak, melokotoia, piƱa …)
  • Arroza eta pasta.
  • Konpresak eta eskolako materiala. 
Horretarako, urtarrilaren 10tik urtarrilaren 25era bitarteko egunak izango ditugu.

Asko eskertuko dute gure laguntza!





GABONEN ONDORENGO PROBENTZIOA

Gabonetako oporrak bukatu ondoren eta lanean hasi aurretik taldea sendotzeko zenbait jolas egin genituen. LHko ikasle guztiak nahastuta ibili ginen ikastolan zehar jolasean.

Oso gustura ibili ginen!


SANTA AGEDA

Aurten ere, urtero bezala, Santa Ageda bezperan kantari atera gara herrian zehar.